Web Mapa | Webmaster | Legal Information © 2005 Poyam - Valves
Enpresa
Products
Services
Contact us
Balore OrokorrakDiseinua: R+D+I

Balbulen diseinuan dugun jakintzak eta CAD/CAM (Lan solidoak) sistema integratuek, ingeniaritza berritzaileko konponbideak lortzeko aukera ematen digu, eta aldi berean, estandar guztiak betetzen ditugunaren bermea eskaintzen digu.

POYAM BALBULAK erabat konprometituta dago bezeroen beharretan oinarritutako produktuak garatu eta merkaturatzerako orduan.

POYAM BALBULAK, tenperatura eta presio handiko lanetara bideratutako balbula handiagoak sortzeko egin dituen diseinu berriei esker egin da ezagun. Baina aldi berean, baita balbula kriogenikoak, korrosioari aurre egiten dioten balbulak, aluminioa birfintzeko balbulak eta prezisio handiko makinen proiektuak egiteagatik ere.



Gure helburua, eraginkortasuna kudeatzea da: gure ingeniariak prest daude bezeroei laguntza guztia eskaintzeko, aplikazio eta diseinu arloko erronka handienei aurre eginez.

Diseinurako CAD/CAM-3D azken sistemak.

Kalkulu seismikoak, Fluxu Simulazioak, Analisi Mekanikoak eta FEA (Finite Element AnĂ¡lisis) sistemaren bidez egindako Simulazio Termalak, gure balbulen diseinua ahalik eta optimoena izan dadin.

Material berriak eta ikerkuntza teknologikoa.
Etengabeko elkarlana egiten dugu R+D+I Zentro europarrekin eta Ingeniaritza Fakultate garrantzitsuenekin.