Web Mapa | Webmaster | Legal Information © 2005 Poyam - Valves
Enpresa
Products
Services
Contact us

Balore OrokorrakKalitatea

POYAM balbulak, mundu osoan ezaguna da, kalitate eta fidagarritasun handia eskaintzen duelako.

Gure kalitaterako berme sistemak, ISO 9001 eta API Spec Q1 & 6D ziurtagiriak, etengabeko azterketa eta barne auditoriak, enpresaz kanpoko ikuskaritzak eta munduko ingeniaritza enpresa nagusiak dira gure Eraginkortasuna eta Prozesuak bermatzen dituztenak, argi utziz, POYAMek nazioarteko estandarren eta bezeroen eskakizunak betetzen dituela.

Enpresako Kalitate Kontrolerako pertsonalak prestakuntza handia du suntsikorrak ez diren entseguak egiteko; hala nola: X izpiak, Likido Sarkorrak, Partikula Magnetikoak, eta PMIak (aleazio materialen identifikazio baikorra).

POYAM Balbulak enpresak, Plan Estrategikoan zehazten diren helburuak betetzeko behar diren baliabideak ditu. Gure enpresak eta produktuek nazioarteko estandarrek, legeek eta kodeek eskatzen dituzten baldintza guztiak betetzen dituzte. Ematen diren pauso guztiak, eskaria jasotzen den unetik hasi eta horniketaraino, bai NDE, fabrikazio, muntaia, proba, pintura eta paketatze prozesuak, QA gidaliburuan zehazten diren arauak betez ematen dira.

Instalaziorik modernoenak eta prestakuntza handiko giza taldea dugu, eta honek, balbula gamarik zabalena eskaintzeko aukera ematen digu, estandar teknologiko handiak, kalitatea eta produkzioa, tradizioa, esperientzia eta fidagarritasunarekin uztartuz. Honek guztiak, kalitate eta zerbitzuen inguruko ospe handia ematen digu.

Kalitaterako estandar zorrotzenetan oinarrituriko kudeaketak, gure bezeroen beharrak hobekien asebeteko dituen produktua garatzeko aukera ematen dio POYAMi.