Web Mapa | Webmaster | Legal Information © 2005 Poyam - Valves
Enpresa
Products
Services
Contact us
Antolakuntza

MONDRAGÓN CORPORACIÓN COOPERATIVA (MCC), 228 enpresa eta entitatek osatutako taldea da. Enpresa eta entitate hauek hiru azpitaldetan banatuta daude: Finantzarioa, Industriala eta Banaketa, Ikerkuntza eta Trebakuntzakoa.

MONDRAGÓN CORPORACIÓN COOPERATIVA Jose Maria Arizmendiarrieta izeneko apaiz gazte baten ekimenaren eta gure langileen elkartasun eta esfortzuen fruitua da. Guztion artean, 1956an sortu eta petroliozko sukaldeak eta parafinazko berogailuak egiten zituen fabrika apal hura, Euskadiko enpresa talde nagusia eta Espainiako zazpigarrena izatea lortu dugu; industria eta banaketa arloan 10.400 milioi euroko salmentak, finantza arloan 10.000 milioi euroko aktiboak eta guztira, 2004. urtearen bukaeran 71.500 langileko talde indartsua osatuz.

MCCren helburuak, nazioarteko merkatuan lehiatzen den enpresa baten oinarrizko helburuak eta metodo demokratikoak uztartzen ditu, antolatzeko, lanpostuak sortzeko eta langileak giza baloreen arabera lanpostuz igotzeko garaian, edota bere ingurune sozialaren garapenean duen konpromisoan.

MCC Taldea-ren webgunera joateko sakatu logoan  
Itzuli