Web Mapa | Webmaster | Legal Information © 2005 Poyam - Valves
Enpresa
Products
Services
Contact us

Historia

POYAM BALBULAK, AMPO S. COOP ENPRESAREN BALBULA SAILAK DUEN IZEN KOMERTZIALA DA, ALDI BEREAN.

Industria oso errotuta dagoen eskualde batean sortu zen enpresa 1964an. Bere ekoizpena, kalitate handiko Uhate balbula, Globo, Erretentzio, Goranzko Arra, Bola eta Angelu motako balbuletan oinarritzen da, horretarako, material kopuru zabala erabiliz, hala nola: altzairua, karbonoa, hiperaleazioak, altzairu herdoilgaitza edota aleazio bereziak (monel, hastelloys, inconel, duplex etab.)

Poyam balbulak, muturreko lan baldintzetan aritzeko diseinatuak izan dira eta merkaturik zorrotzenetara zuzentzen dira, hala nola: gasa, petrolioa, petrokimikak, itsas plataformak, aluminio birfindegiak, zentral elektrikoak, etab.


Instalaziorik modernoenak eta prestakuntza handiko giza taldea ditugu, eta honek, balbula gama zabalena eskaintzeko aukera ematen digu, teknologia eta goi mailako kalitatea nahiz ekoizpena, esperientzia eta konfiantza bezalako balio tradizionalekin uztartuz. Honek guztiak, kalitate eta zerbitzuen inguruko ospe handia ematen digu.

Kalitatearen inguruko printzipio zorrotzenetan oinarritzen den kudeaketak, posible egiten du POYAMek gure bezeroak hobekien asebeteko dituen produktuak garatzea.